Skip to main content

Aliment Artek Covid-19aren aurka
hartu dituen neurriak

Aurretik inoiz ikusi ez dugun egoera bizitzen ari gara, horregatik, Aliment Arten lehentasuna segurtasuna, babesa eta gure bezeroen, taldeen, hornitzaileen eta erabiltzaileen osasuna bermatzea da, gure zerbitzuan kalitate-maila berberak mantenduz uneoro.

Gure enpresaren jarduna pertsonen zaintzan, haien ongizatean eta osasunean oinarritzen da, horregatik, gure egoitzak etengabe egokitzen ditugu erakunde ofizialek birusaren hedapena geldiarazteko gomendatutako neurrietara.

Beti jarri dugu arreta segurtasunean eta zerbitzuaren kalitatean. Aurten, are dedikazio eta ardura handiagoarekin egingo dugu, bizi dugun egoera ezohikoa dela eta. Helburu horiei eutsi ahal izateko, COVID-19TIK BABESTUTAKO EREMUA lemapean, hainbat ekintza garatu ditugu eta gure bezeroak eta haien konfiantza izaten jarraitzeko neurriak ezarri ditugu.

Sukaldaritza eta vending zerbitzuak Covid-19arekin eskaini ahal izateko gure prozedurak Bureau Veritasek egiaztatu ditu.

 

 

GURE ZERBITZUA BERRASMATZEN

Aliment Arten zerbitzuak Covid-19aren behar berezietara egokitu ditugu, eta pertsonalizatutako segurtasun-protokoloak eta higiene-neurriak garatu ditugu gure bezeroentzat, negozio-arloaren arabera: enpresak, ikastetxeak, ospitaleak eta egoitzak. 

Take Away formatuan eskaintzen dugun eskaintza gure Apparen bidez eskatu ahal izango da. Modu errazean eta inolako kontakturik gabe, bezeroek janaria eskatu ahal izango dute. 

Eskaintza gastronomikoaren optimizatu dugu elikagaien manipulazioa murrizteko, edukierak denbora errealean jakinarazteko eta bitarteko digitalekin ordaintzeko gomendioak eskaintzeko.

Pandemian zehar 3 milioi otordu baino gehiago eskaini ditugu, alarma-egoeraren lehenengo 3 hilabeteetan zehar.

TALENTUAREN BABESA

Pertsonak, haien berezitasuna eta desberdintasunak dira enpresa gisa dugun identitatearen oinarria eta horrek definitzen du negozioak egiteko eta gizartearekin erlazionatzeko dugun modua. Horregatik, arreta berezia jarri dugu gure taldeen babesean eta ongizatean, segurtasun- eta higiene-neurriak diseinatuz eta lan egiteko moduak malgutuz.

Gure lantokietan instalazioak egokitu ditugu lantaldeak babesteko. Segurtasunaren eta higienearen inguruko kartelak jarri ditugu, metakrilatozko manparak, gel hidroalkoholikoa banatzeko makinak eta edukierak eta bisitak kontrolatu ditugu.

Mediterráneak segurtasuneko eta ongizate emozionaleko prestakuntzak egin ditu lantaldeentzat, eta mediku-azterketak ere egin ditu lan-inguruneetan segurtasuna bermatzeko. Gainera, erabilera pertsonalerako kit higieniko korporatiboak eman dizkie langileei.

Sukaldeko eta jatetxeetako langileek establezimendua eta ukitzen diren tokiak etengabe garbitu eta desinfektatzen dituzte. Arreta handia jartzen dugu aireztapenean eta seinaleztapenean, segurtasun-neurriekin. Halaber, prestakuntza espezifikoa eskaintzen dugu beharrezko higiene-jarraibideen inguruan. Langile guztiek maskarak erabiltzen dituzte eta babeserako elementuak dituzte lanerako (NBEak).

115.000 maskara baino gehiago eskaini ditugu, 3 milioi eskularru inguru eta 3 mila litro gel hidroalkoholiko baino gehiago.

SEGURTASUNA HORNITZAILEEKIN

Aliment Aren segurtasuna eskaini nahi dugu prozesu guztietan, eta, horregatik, zerbitzuaren eta horniduraren baldintzak berrikusi ditugu, gure katearen puntu guztietan higiene.-neurri guztiak indartzeko, eta, hala, merkantzien eta produktuen entregetan segurtasuna areagotzeko. 

Gure hornitzaile guztiei kutsatzeko arriskua minimizatzeko jarraitu beharreko urratsen berri eman diegu eta galdetegi bat egin diegu gure zentroekin dituzten bermeak ebaluatzeko. Zerbitzuaren kanpoko pertsonen sarbidea mugatu dugu, merkantzia-entregatzeko eremuak gaitu ditugu, hornitutako lehengaiak kontrolatzen ditugu eta eskariak biltegiratu aurretik egokitzen ditugu.

Galdetegia 500 hornitzaile baino gehiagori bidali diegu eta % 79 ezohiko neurriak aplikatzen ari dira.

GIZARTEAREKIN KONPROMETITUTA

Aliment Art konprometituta dago pertsonekin eta gizartearekin. Horregatik, eta beste ekintza batzuen artean, gure bezero eta hornitzaileekin lankidetzan aritu gara, etxe gabeei eta kolektibo zaurgarriei menuak banatzen. Halaber, osasun-langileek pandemian zehar Espainian egin duten lana babestu dugu, eta edariak eta kafea doan eskaini diegu.

Zuri esker gara

POZARREN ERANTZUNGO DIZUGU